XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkar asko ekin zion Elkarteak bere eginkizun nagusiari: pilota bultzatzea. 1947ko abuztuaren 29an pilota jaialdi bat antolatu zen Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren Asanbladaren amaiera zela-eta.

Arrakasta handia izan zuen; horrela erakusten du bere egunean Espainiako Federakuntzak zorionduz bidalitako telegramak, bai eta Elkarteko sinaduren liburuan Negri Jaunak, Pilotaren Argentinako Konfederazioko lehendakari zenak idatzitako eskaintza beroak.

Elkartearen bigarren urteurrena zela-eta, herriko talde baten aurka joka zezan Hendaiatik talde bat ekartzeko gestioak burutu ziren.

1947ko maiatzaren 23an ospatu ziren ekintzen ondorioz, aurreko egunetan jokatutako Motxa txalpeketan erakutsitako portaera ezin hobeagatik Elkarteak bi pilotari saritzea erabaki zuen banketera gonbidatuz: Etxenike eta Altuna.

Ez da hori Elkartearen detaile isladatu bat, nahiz izandako diru-eskasiak 1947ko otsailean bertan bazkideen artean hogeita bost pezetako obligazio jaulkipen batetara behartu zuen, Elkartea beti saiatu baitzen eta saiatzen baita bere pilotariak ondo zaintzen.

Urtebete geroago, 1948ko abuztuan, partidu bat jokatzeko Donibane Lohitzunera joan ziren pilotarien gastuak beregain hartzea erabaki zuen.

Baina ez da guztia zoriona izango.

Ezbeharrak ere izan ziren noski, eta horietako lehena 1949ko urtarrilean etorri zen: pilota bultzatzeko hileroko kuota hiru pezetatik bost pezetara igotzea eskatu zen Asanblada batetan.

Proposamena atzera bota zen aurkako 30 botuekin eta aldeko 20ekin.

Errebotearen alde banakako zenbait pauso eman ondoren, 1949ko uztailaren 19ko Zuzendaritza Batzordean Tomas Urrestarazu Jaunak hartzen du hitza gure joku klasikoa den errebotea berpizteko beharraz hitzegiteko.

Horretarako, bere ustez, zaletuen batzorde bat izendatzea komenigarri litzatekeelarik, sei pertsonez osatua, Saizar pilotarako delegatu Jaunarekin.